Orrialde:Lopez 1782.djvu/394

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: duzu, nun ardura aski baita tentazioniaren urrunzeko eta kazatzeko phenarik eta mortifikazionerik thipienaren hartzia, hala nola zunbait aldiz nehork aski dizi zerbait den...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:13, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<393>

duzu, nun ardura aski baita tentazioniaren urrunzeko eta kazatzeko phenarik eta mortifikazionerik thipienaren hartzia, hala nola zunbait aldiz nehork aski dizi zerbait denbora besuak zabaldurik Kurutze atxikithia, beste aldian belhauriko jartzia, edo bulharren joithia, orobat bere buriari ximiko egithia, edo zerbait denbora zango baten gañan zuti egoithia edo beste holako zerbaiten egithia.

Seint Andre edo Joandere Ondoreren bizitzian errana duzu, Apostolu hori Korinthako Hirian zelarik, Nikolaz deitzen zen gizon zahar bat idireitera joan zitzakola eta erran zerakola bere bizia lohikeria suerte orotan igaran ziela, eta diela zunbait egun sarthu zela bekatu eiteko deseiñian emaste lohiak egoiten ziren etxe bathian, Ebanjeliuen liburia bereki zielarik; emaste galdu batek, zoiñeganat hurrandu nahi izan baitzen, ireizi ziela eta otoitu etzadin hareganat hurrant, hartan ikusten ziela gauza miragarririk, zoiñek izitzen baitzuten. Zahar lohi horrek Seint Andreri erran uken zirozun, emaste haren bihurtze uzte etzien hark bere beithan sarrarazirik, hari herzsatzen zela zerbait remedio nahiz bere flakeziaren eta habituda zaharraren kontre. Apostolu Seindia zahar haren estatu malurosaz hunkiturik, harendako otoitzetan jarri zuzun eta bost egun barurtu zizin, Jinkoari bethi galdeiten zerakolarik