Orrialde:Lopez 1782.djvu/393

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hun batzu direla Demoniuaren atakien kontre. Jesu-Kristok gauza bera erakatsi diraguzu; haren Dizipuliek ezin kazatu zuten Ispiritu satsu bat gizon batetarik kazatu zienia...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:12, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<392>

hun batzu direla Demoniuaren atakien kontre. Jesu-Kristok gauza bera erakatsi diraguzu; haren Dizipuliek ezin kazatu zuten Ispiritu satsu bat gizon batetarik kazatu zienian, erran zireezun: Demonio suerte horiek estaizteke otoitzaz eta baruraz bezik kaza. Ikusten duzu otoitzari barura lagun emaiten derakola, Ispiritu satsiaren ihez igorteko moien net hun bat bezala eta giza hortan, lohikeriako tentazione batez nehor atakathia denian, eztela aski otoitza egithia, tentazioniaren kontre diren resoluzionesko aktuen egithia, behar dela orano gorpitza penitenziaz eta haren inklinazione gaistuen kontre juanez phenarazi, hargatik Kofesorraren edo Geihenaren abisa hartu onduan gauzen untsa den bezala egiteko.

Fraide giza hartako tentazione batez net atakathia zen batek, egun batez Jilaz deitzen zen Fraide seindu bati abis galdein zirakozun, nola tentazione hartarik libra zaiteen; Jilaz gizon seindu horrek erran zirakozun: ene anaia, zer egin zindiro hor batek ausiki nahi bazintu? Fraidiak ihardesten dirakozu, harri har nirozu eta makila bat, eta horari ihez igor artekan kolpu eman nirozu. Eia arren —ziozun Jinkoasko gizon seindu hark— zuk ere hola-hola egizu zure gorpitzak atakatzen zithienian, eta tentazionia ihesi igorriko duzu. Bestalde remedio hori hain askarra