<390>
zahar gizon garatz bat, ardura kontresta zezan Fraide gaste hori eta gaiski anitz erran zezakon, eta mihis mesperetxatu onduan, berheala joan zakion haren kontre pleinten egitera, Fraide gasthiak zaharrari ogen egin balerako bezala. Fraide zaharrak Geihenak eman manu hori net untsa egin zizin; zerbait estakuru xerkatzen zizin Fraide gasthiari aharra emaiteko eta gero Geihenari gasthiaren kontre pleinta ekartzen zizin, eta akusione hura poroatzen zizin beste Fraide zunbaitez, zoiñek erraiten baitzuten Fraide gasthia koleratu zela eta ogendun zela. Geihenak Fraide gaste hori biziki mehatxatu onduan, penitenziatan ezarten zizin ogendun izan bailis bezala. Nola akusu horiek egun oroz egiten baitzesten Fraide gaste hari, anitz aflijithia zuzun hain gaiski tratathia zelakotz eta egun oros haren kontre hainbeste faltsukeria erraiten zutelakotz; Jinkoari bethi bihotz osoz gomendatzen zuzun nigarrez otoitzen zielarik nahi zien lagundu oro kontre zithienaz geroz. Fraide guziek biskitharthian konzerthuz hirrithatzen zizien, Khomenthian deuz gaiskirik heltzen bazen, berheala haren ogen eiten zizien eta bizpahirur destimonio prest ziaudezun haren akusatzeko; egun oroz iroi berririk eiten zirakozien eta penitenzia berririk emaiten. Urthe bat