<389>
bai eta orano nehori iduri baitzako bere beithan erraiten thiela hitz gaisto eta itsusi deuzetan ere erraitera mentura elaiteen batzu. Horiek oro marka batzu tuzu, gutan igaraiten direnak estirela gutarik jiten, bena Demoniuaren ataku gaisthuak direla eta gure gorpitzak esthiela hetan partherik. Hartakotz tentazione suerte horietan estizi behar nehork gorpitzaren gastigatzez tentazionia ireizi, bena beste erremedio zunbaitez behar zi zerbitxatu, eta Seindu guziek erraiten dizie kazu hartan net hun dela zerbait lan edo obra laudagarritan okupatzia, amorekatik okupazione hartako atenzioniak apartha ditzan ispiritutik pentsamendu gaistuak; eta hara zer arrazoiñez erraiten zien Seint Jeromak, handituz geroz jarri zela Hebreako Lenguajia deitzen duten Lenguaje gaitz baten ikasten, zoin net untsa ikasi baitzien.
Ber Doktorrak orano erraiten dizi Grezia Herriko Fraide gaste bat, Ejiptoko Komenthu batetan zen bat, pentsamendu lohiez net atakathia zela eta auherretan intseatu zela barurez eta gogorki bere buriaren tratathuz tentazioniaren bentzitzera; Fraide gaste horrek Komentuko Geihenari bere arimaren estathia ezagutarazi zerakola; Jeihenak konsolatu onduan Fraide gaste hori, orai erraitera guatzen bezala libratu zizin tentazione hetarik. Geihen horrek kargutu zizin segrethian Fraide