Orrialde:Maister 1757.djvu/295

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gabe, ajütatzen ahal beinaizü, eta gisa batez azkartzen, nun ene begithartia ezpeita haboro khanbiatüren; ene bihotza aldiz, zureganat ützüliren, eta zütan phausatü...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:09, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gabe, ajütatzen ahal beinaizü, eta gisa batez azkartzen, nun ene begithartia ezpeita haboro khanbiatüren; ene bihotza aldiz, zureganat ützüliren, eta zütan phausatüren beita.


III 40, 3. Hartakoz untsa balin baneki gizonen konsolazione ororen eizten, bada debozioniaren jardiesteko, bada bortxatü nizan bezala zure txerkhatzeko; zeren ezpeita gizonik, ni konsolatzen ahal naianik: ordian arrazureki, zure graziaren ükheiteko esparantxa har nirozü, eta konsolazione berriaren dohaña dela kausa, boztarioz betha nintezü.


III 40, 4. Eskerrak zuri, Jauna, zuñeganik jiten beitzaitzat ene gogara heltzen diren gaizak oro.

Ni aldiz enüzü zure aitzinian, banitate, eta ezdeuskeria baizik, gizon khanbiakor, eta flakü bat baizik.

Nuntik arren glorifikatzen ahal niz, edo zeren desiratzen düt famatü izatia?

Ezdeusetarik nizalakoz eia? Eta hori bera banitate ezinago handi bat da.

Egiazki banaloria, üzürri gaixto bat; eta banitaterik handiena da; zeren egiazko gloria gal erazitzen beiteikü, eta zelüko graziaz bilaizten beikütü.