<240>
desir edo guthitzia bero bateki, eta luzaz bere beithan haren eztitarzunak gozatu behar tizi. Hola eginez gure bihotzeko desirak Jinkoak kontentatuko tizi eta grazia eta karitathia emendatuko, Dabiten erran hoen arabera: idekazu zure ahua eta beteko dizit.
Horren gañan Konzilio Tridentinokuak erraiten dizi komuniatzeko desirak, komunione ispiritual baten izaiteko, karitathiaz lagundia den fide bizi batetarik jin behar diela, erran nahi baita, desir hura dienak ordian Jinkoaren grazian izan behar diela Jesu-Kristoreki ispiritualki juntathia, unione hark emaiten dien fruthiaren edo abanthailaren ukeiteko, ezi bekatu mortaleko estathian lizatekeenak elirozu ispiritualki komunia estatu hartan, eta bekatu mortaleko estathian komuniatzeko desira balu, beste bekatu mortal bat ein lirozu. Hargatik, bekatu mortalian denak komuniatzia desiratzen balu, bere beithan erranez: komuniatu nahi nuke ezpanitz bekatu mortalian, desir hura egiazki hun eta laudagarri lukezu, bena elukezu hargatik komunione ispiritual bat, zeren ispiritualki komuniatzeko bekatu mortaletarik nehork xahu izan behar baitu. Komuniatzeko, beraz, ispiritualki nezesarioki graziasko eztathian izan behar zi, bena ere eztatu uroz hartan denak ispiritualki komuniatzen dizi, egiteko desir gori hura