Orrialde:Maister 1757.djvu/258

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gogo batez, estekatü izan gabe. III 26, 2. Süplikatzen zütüt, ene Jinko ezinago saintü zirena, mündü huntako arranküretarik begira nazazün, hetan sobera sar ena...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:12, 7 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gogo batez, estekatü izan gabe.


III 26, 2. Süplikatzen zütüt, ene Jinko ezinago saintü zirena, mündü huntako arranküretarik begira nazazün, hetan sobera sar enadin; khorpitzaren behar hanitxetarik, plazerak abantalla har eztizadan; eta arimaren trebükü orotarik, tristeziek korajia gal erazi eztizaden.

Etziozüt begira nezazün, gaiza mündüko banitatiaz, pasione handireki, txerkhatzen dütianetarik; bena solta dezazün zure zerbütxariaren arima, hiltziaren maradizioniaz, orori komün diren miserietarik, zuñek sorthatzen, eta gibeltzen beitie ezpiritiaren, nahi lükian ordü oroz, libertatian sar erazitzetik.


III 26, 3. O ene Jinkua, eztitarzün ezin erraiten zirena, kharats ediren erazi zadazü aragiaren konsolazionia oro, zuñek hürrüntzen beinai etarnitatekuen amuriotik, eta bereganat gaizki thiratzen, presenteko hun, plazer egiten dian, zunbait dela kausa.

Enazan, o ene Jinkua, aragiak, ez odolak garhait; enazan mündiak, ez haren gloria llabürrak ingana; enazan debriak, ez haren finaziak eror erazi.

Emadazü bühürtzeko indarra, soferitzeko