Orrialde:Maister 1757.djvu/209

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zihaurganat erakharri naizünian, zerbütxa zintzadan amurekatik; eta zure maite ükheitiaz manü eman deitazünian. III 10, 2. O amuriuaren üthürri ezin agort daitian...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:52, 5 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zihaurganat erakharri naizünian, zerbütxa zintzadan amurekatik; eta zure maite ükheitiaz manü eman deitazünian.


III 10, 2. O amuriuaren üthürri ezin agort daitiana, zer erranen düt zützaz?

Nula ahaztera üzten ahal zütüt, nitzaz orhitzeko huntarzüna ükhen düzünen gañen nihaurk orano ene arima theiü eta gal unduan.

Pietate ükhen düzü zure zerbütxariaz, ihuntik ere esparantxa ükheiten ahal zian beno haboro; eta zure grazia, eta adixkidegua erakutsi deitzozü harek ihulere merexi zian beno hobeki.

Zer grazia hunen ordari emanen deizüt? Ezi eztüzü orori eman izan, gaizak oro eitzirik mündü huni adio erraitia, eta komentietako bizitziaren besarkatzia.

Gaiza handi bat deia, zü zerbütxa zitzadan, beste kreatürak oro zure zerbütxatzera bortxatü direnen gañen?

Etzitazü üdüri izan behar, zure zerbütxatzia gaiza handi bat dela; bena lehenago üdüri zitazü gaiza handi, eta miragarri bat dela, ükhen dezazün huntarzüna, hañ praube eta merexigabe bat har dezazün zure zerbütxaritako, eta jünta dezazün zure maitekilan.


III 10, 3. Nik dütüdan gaizak, eta zure zebütxatzeko