<26>
eta laxoki, nun gure desirak hartu tuguneko, juanak baitira.
Saint Bonabenturak erraiten dizi badela jende intenzione hunik dutenik, eta mundian diren deseiñik hobenenak hartzen tuztenik, bena behin ere eztituztela bere buriak bortxatzen, ez garaitzen bere deseiñen obratzeko. Hetzaz erran dieitezu Joandene Paulek berhartzaz erraiten ziena: nahia banuke, bena egiteko bihotzik ez. Obratzen eztiren desirak eztituzu jiten borondate osoki deliberatu batetarik eta eztituzu nahikunde arhin batzu bezik; nahi likezie, bena ez zin-zinez. Zuhurrak erraiten dizi auherrak nahi diela eta ezthiela nahi; desirez bethia dela, bena ezpaitu nahi heen honitzeko deuz egin, eguna oro deliberotan igaraiten zakola. Seint Jeromak ziozu oro desir direla eta Aita Abilak net untsa erraiten dizi halakuez, ametsetarik obra handirik egiten dutela uzte dutenak, iduri dutela eta, zoiñek iratzartu onduan deus ere ezin ein baitirote, Isaiaren erran hoen arabera: gose denak zunbait aldiz amets egiten diela jaten diela, bena iratzartu onduan, lehen bezala haren sabela hutsik edo gose dela. Jende suerte heer iduri zieezu otoitzan direnian, sofritu eta mezperetxathiak izan nahiz erratzen direla, eta otoitzatik jalgi onduan sofritzeko dremenden parada heltzen bazee, eztizie gei zuten bezala