Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/43

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:23, 29 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesus Kristen Ebanjelio Saindua S. Mateuen Araura


KAP. I.

1 Jesus Kristen burhaso eta haragiaren arauezko aitzinekoak. 18 Nola hura Spiritu Sainduaganik konzebiturik, Maria birjina Josefen emazteaganik jaio izan den. 21 Zergatik izen eman zaion Jesus. 23 Emmanuel.

1 Jesus Krist Dabiden semearen, Abrahamen semearen jenerazioneko Liburua.

2 Abrahamek enjendra zezan Isaak. Eta Isaakek enjendra zezan Jakob. Eta Jakobek enjendra zitzan Juda eta haren anaieak.

3 Eta Judak enjendra zitzan Fares eta Zara Tamarganik. Eta Faresek enjendra zezan Esrom. Eta Esromek enjendra zezan Aram.

4 Eta Aramek enjendra zezan Aminadab. Eta Aminadabek enjendra zezan Naason.