Orrialde:Maister 1757.djvu/55
Etzitiala fida zure jakitian, ez zuñ-nahi beita gizonen adrezian; bena bai lehenago Jinkuaren grazian, zuñer ümilak ajüratzen beitütü, eta bere bürietan fidatzen direnak aphaltzen.
I 7, 2. Etzitiala glorifika zure aberastarzünetan, hanitx balin badüzü ez etare zure adixkidetan photerus direlakoz, bena Jinkuatan, zuñek gaizak oro emaiten beitütü, eta berauren emaitia, gaiza ororen gañetik desiratzen beitü.
Etzitiala handi zure khorpitzaren handitarzünaz, edo edertarzünaz, zuñ eritarzün txipi batek gastatzen, eta itxusten beitü.
Eztezazüla bihotzian har kontentamentürik zure adreziaz, edo ezpiritü ükheitiaz; beldürrez desplazer egin dezazün Jinkuari, zuñi zor beitütüzü zük düzün huntarzün natüralak oro.
I 7, 3. Eztüzüla uste bestiak beno hobe zirela; beldürrez gaixtuago baten igaren zitian Jinkuaren aitzinian, zuñek beitakitza gizonaren barnian diren gaizak oro.
Etzitiala ürgüllütsü zure obra hunetzaz: zeren gizonenak ez bezalako beitira Jinkuaren jüjamentiak; zeren eta hanitxetan gizoner plazer egiten