Orrialde:Maister 1757.djvu/53

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''VI. KAPITÜLIA''' Estekamentü gaixtuetzaz. I 6, 1. Zernahi beita gisaz, gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreus bilhatzen da. Ürg...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:54, 16 ekaina 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


VI. KAPITÜLIA


Estekamentü gaixtuetzaz.


I 6, 1. Zernahi beita gisaz, gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreus bilhatzen da.

Ürgüllütsia, eta abarizusa seküla eztira phausian jarten: ezpiritüz aldiz praube, eta ümil direnak, bake handi batetan daude.

Nur ere ezpeita orano bere büriari osoki hil, berhala tentatü, eta garhaitü izaten da, gaiza txipi eta txar eli batetan.

Ezpiritüz flakü, eta zerbait gisaz aragiaren nahiküntetara erortoki dena, nekez daite lürreko desiretarik osoki solta; eta hartakoz ardüra dütü tristeziak hetarik hürrüntzen denian, koleratzen ere da arhinzki, nahi diana egiten etzaionian.

I 6, 2. Bena desiratzen dian gaiza ükheiten badü, berhala kontzentziaren theiü ükheitiak, sor eta phezü gertha erazitzen dü, zeren eta jarraiki beita bere