Orrialde:Tartas 1666.djvu/132

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: lekhutan bere personan igaren baitu, eta patitu, delibratu gutu kondemnatuz geroz burreuen eskuetarik eta berak bere buria gugatik haier largaturik, eta abandonaturik, ber...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:08, 29 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<131>

lekhutan bere personan igaren baitu, eta patitu, delibratu gutu kondemnatuz geroz burreuen eskuetarik eta berak bere buria gugatik haier largaturik, eta abandonaturik, bere bizia eta odola galdu, eta isori, guri salbatzeko guriaren, estimatu gutu, eta maitatu bere buria bezanbat, eta gehiago. Adeskide maite harzatz, eta haren pasione dolorosaz orhitzen eztena, ezta orhituko beriaz, eta bere behar ordian, eztu edirenen adeskiderik lurrian, ez zelian, eta bai etsai franko ifernian.

Antikitatiak bertze orduz amiratu du, eta ohoratu, Orestes, eta Pilades bi adeskide handiren amorio handia, eta amorio leiala, Errege Thoantesek, Orestes galdu nahi zian, eta kondamnatu hilzera, eman du manu bere soldadoer, orestes har dezaten, eta masakra, soldadoak heldu dira, eta ediren Orestes, eta Pilades elgarrekila, ezagutu gabe zoiñ, zoiñ zen, jakin gabe, zoiñ zen Orestes, zoiñ zen Pilades, galdo egin dute Orestes zoiñ zen, hasi da mintzatzen Pilades, eta dio, ni niz Orestes, haur nizala Orestes, oren berian, Orestes minzatu da, eta dio, ni niz Orestes, zen bezala, bata bertziagati hil nahi ziren bi adeskide handi hurak, eta inozentak, ogendunari bizia salbatu zian, Thoantes Erregiak, eta haren soldadoek ezagutu faltaz, zoin zen Orestes, zoiñ zen Pilades, zoiñ zen ogenduna, zoiñ zen ogenik etziana.

Egiaz erran behar da bi adeskide hurak leialak, eta segurak zirela, zeren inozenta nahi baitzen hil, kriminelagatik, eta kriminelak ezpaitzian nahi inozenta haiatik hil ladin. Neure adeskidia, amira ezazu, ohora, maita eta