Orrialde:Tartas 1666.djvu/35

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zure azken orenean helduko diren gauza berriez, eztuzu jagoiti egiñen bekhaturik. Nobisima hitz hunek siñifikatzen du herioaren orena, eta manatzen du bat bedera hartza...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:33, 21 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<34>

zure azken orenean helduko diren gauza berriez, eztuzu jagoiti egiñen bekhaturik.

Nobisima hitz hunek siñifikatzen du herioaren orena, eta manatzen du bat bedera hartzaz orhit izatera, edo oraño siñifikatzen du, arima galdien penak eta suplizio eternalak, zeintara, demonio ororen konpañian kondemnaturik joanen baitira hillez geroz, herioak bekhatian atrapatzen eta surprenitzen baditu, edo siñifikatzen du arima hurusaren eta salbatiaren felizitate, eta kontentamendu eternala, zeintara segurki eta infaillibleki sartuko baita zeruko Erresuma handi hartan, Jenkoaren grazian mundu huntarik partitzen balin bada oraño siñifikatzen du jujamendu partikularra, noiz ere arima bat gorpitzetik jalki den bezaiñ fite Jenkoaren Tribunal justuaren aitzinera presentatzen baita eta han Juje justu haren aitziñian, haren obra onak, eta gaixtoak oro examinaturik, eta balentza batetan, bezala onsa pisaturik, gorpitza lurrera baitoa, eta arima edo Jenkoarekien Zeruko gloriara baitoa, edo sekulakotz ifernura demonio orokin kondemnatzen baita, hori da jujamendu partikularra, erran dut jujamendu partikularrean Arima badoala, edo Parabisura, edo Ifernura, zeren Purgatorioa baita heren lekua, hara joanik ere, segur baita, handik denbora konpliturik parabisura joanen dela edo endelgatzen da, nobisima hitz hartzaz, jujamendu jenerala, noiz ere azken judizio jeneral haren egunian, Jesu-Kristo gure jauna jinen baita hillen, eta bizien jujatzera, eta orori onei, eta gaixtoei, gorpitz arimei, errekonpentsaren, edo punizionearen emaitera, onei