Orrialde:Tartas 1666.djvu/3

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:57, 20 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<2>

Zuberoak, Biarnok, Basanabarrek, Lapurdik, Franzia orok aithortzen du, zu jaun handi bat, Baroin handi bat, Markis handi bat zirela, zure izena, zure aiphamena orotan ohoratu da, orotan onki jin da baina ene soldadoak plazer baduzu jarraiki haren hatzari, haren herexari, eginen zitu errege zelian, eginen zitu etziren, beno jaun handiago, eta emanen koroa bat ainguriena bezain ederrik.

Ene soldadoa ezta oraino batheiatu, haren ugazaita behar duzu izain plazer baduzu, ohore hori zuk egiten badrozu, zure izenaren, zure armen pian, noren beldur izanen da? Haren kontre nork zer erranen du? Nork zer eginen du? Ibiliko da buria gora euskal herri orotan, zuk solamente egin badizozu so hanbat, eta begitarte hon, herri mundu guzietan zure amorekatik honki jin izanen da.

Ene soldado debotak badu berekin laur konpañia, edo laur regimendu, baina ezta oraino jeneralik, zu jauna izanen zira haren armadaren jenerala, eta manazalia zure pian eginen du ene soldadoak behar dena oro, Ifernuko portaliak zerratuko dira, iferniaren despit, eta paradusokoak zabalduko zuri, hari, mundu orori, haren ondoan joanen diren guzier.

Alexandre, Zesar, eta bertze antikitatian izan diren Kapitain handiak, etziren hain bertze ohoratu, maitatu, bere denboran, nola zu izanen baitzira glorios, eta trionfant, bai zelian, bai lurrian, soldado haur zure baduzu ber, eta haren armada, debota nik esperanza dudan bezala, onsa gobernatzen baduzu ber.

Zure etxiak, zure familiak dixa, fortuna