Natruraleza beha dago gizonaren kanpoko gauzetara, baina grazia barrenekoetara hedatzen da.
Hainitzetan naturaleza enganatzen da, baina grazia Jainkoa baitan esperantzatzen da engana eztadintzat.
Hogoi eta hamabigarren kapitulua
Bere buruari uko egiteaz, eta guthiziadura guzien arbuijatzeaz.
1. Semea, ezin goza zaitezke libertate konpliaz, zeronek uko oso bat egiten ezpadiozu zure buruari.
Gathibu estekatuak ohi dira deusik beretzat beregan dadukatenak, bere burua maite dutenak, guthiziosak, kuriosak, hainitz egitekotan sartu nahiak, bethi gauza guriak eta malguak bilhatzen dituztenak Jesu Kristorenak utzirik: finean hari direnak iraunen eztuen gauzarik pensatzen, amesten eta deliberatzen; zeren galduko da Jainkoaganik heldu ezten guzia.
Itxexozu hitz labur eta handi huni: utzazu nahiz den guzia, eta den guzia aurkituko duzu: larga zazu guthiziadura eta edirenen duzu sosegua.
Hori maiz erabil ezazu gogoan, eta obrez konpli dezazunean, jakinen duzu zer erran nahi duen eta gauza guziak ezagutuko tutzu.