guziek ezagutzen eztuten sentimendu eta manera batez?
Orai uzu nago hatz beherapenez eta ene dohakabetasuna dolorez daramat.
Zeren hainitz lazeria eta ondiko gertatzen dira nigarrezko haran hunetan, eta hainitzetan bihotza nahasten, tristatzen eta ilhuntzen derautate, maiz trabatzen naute eta errebelatzen, bereganatzen eta korapillatzen; hala non ezpaitut bide idekirik zuregana hurbiltzeko eta sainduei emaiten deraustetzun besarka estiez gozatzeko.
Uki zaitzatela ene hasbeherapenek eta lurrean den hainitz manerazko desterramenduak.
4. O Jesus sekulako loriaren argia, arima sainduaren sosegua, zure aitzinean ahoa dagot hitzik gabe, eta ene ixil egona minzo zaitzu.
Noiz arteraino berantzen du ene Jaunak etortzera, etorri gabe?
Datorla bere serbitzari gaiz horrengana eta alegera nazala.
Heda bezala eskua eta athera nazala ni ondikozko hori herstura guzietarik.
Zato, zato: zeren zu gabe eztut izanen ez egun ez oren alegerarik, zu zare ene alegrianza, eta zu gabe hutsik dago ene bihotzeko mahaina.
Ondikozkoa naiz eta nolazpait