Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/168

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: naiz horrela bethi guduan bizitzeaz. Handik ezagutzen dut ene flakotasuna zeren gogoramendu hastiogarri hek errazkiago hagitz sartzen baitira joaiten diren baino. 3....)(r)en berrikusketa, ordua: 16:20, 15 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


naiz horrela bethi guduan bizitzeaz.

Handik ezagutzen dut ene flakotasuna zeren gogoramendu hastiogarri hek errazkiago hagitz sartzen baitira joaiten diren baino.

3. O Israeleko Jainko guziz bortitza eta arima fidelen maitatzaille jelozkorra, beha diozozu zure serbitzariaren nekeari eta doloreari, eta lagun zakizko bere joan etorri guzietan.

Bortitz nazazu zeruko indarraz, beldurrez nausi dakidan gizon zaharra, eta oraino espirituaren osoki azpiko ezten miseriazko haragia, zeinaren kontra beharko baitut guduka hari guduka bizitze ondikozko hunetan hatzik dudaino.

Helaz! nolakoa da hemengo bizia, non ezpaitu lazeri eta miseri eskasik non gauza guziak sarez eta etsaiz betheak baitira.

Ezen tribulazione eta tentazione bat joaiten denean, heldu da bertzea bai eta leheneko guduak dirauela ere, hainitz bertzerik heldu da gainera eta ustegabean.

4. Nolatan maita diteken bizia hain kirastasun handiz bethea, halako ondikoetara eta lazerietara eroria?

Nolatan deitzen da bizia, ikusirik hainbertze heriotze eta izurrite ekartzen duela?

Badarik maitatzen da eta hainitzak bere ahalaz enseiatzen dire hartan laketzera.