Orri hau berrikusi gabe dago
Jesus Kristen Ebanjelio Saindua S. Mateuen Araura
KAP. I.
1 Jesus Kristen burhaso eta haragiaren arauezko aitzinekoak. 18 Nola hura Spiritu Sainduaganik konzebiturik, Maria birjina Josefen emazteaganik jaio izan den. 21 Zergatik izen eman zaion Jesus. 23 Emmanuel.
1 Jesus Krist Dabiden semearen, Abrahamen semearen jenerazioneko Liburua. 2 Abrahamek enjendra zezan Isaak. Eta Isaakek enjendra zezan Jakob. Eta Jakobek enjendra zitzan Juda eta haren anaieak. 3 Eta Judak enjendra zitzan Fares eta Zara Tamarganik. Eta Faresek enjendra zezan Esrom. Eta Esromek enjendra zezan Aram. 4 Eta Aramek enjendra zezan Aminadab. Eta Aminadabek enjendra zezan Naason.