athera nazazu ene beharretarik.
Baina zori gaitza bere miseria ezagutzen eztutenentzat, eta are gaitzago bizitze ondikozko eta erorkor hau maite dutenentzat.
Zeren batzuek hain tinketz hura besarkatzen dute, non hemen bethi bizi ahal balitez ezpaillukete Jainkoaren erresumaz axolarik, nekez bere bizitzekoa dutelarik trabaillatuz edo eske ibilliz.
4. O erhoak eta bihotzez fedegabeak hain barrena lurrean sartu direnak, non gosturik eztuten haragizko gauzetan baizen.
Bainan ondikozkoak oraino zeren azkenean ezagutuko eta frogatuko baitute, ezin guti eta ez deus zen maite izan duten guzia.
Kontrara Jainkoaren serbitzariek eta Jesusen adiskide maiteek eztute behatu haragiari eder eta lore zaizkonetara, baina bere esperanza eta gogoa zuten sekulako ontasunetara eramana.
Hekin desir guzia goiti zen eramana bethi dirauten eta ezin ikus ditezkeien gauzetara, beldurrez ikusten direnen amorez erakar zitezin beherekoetara.
Beraz, anaia, eztezazula gal espiritualetan aitzinatzeko esperanza, baduzu oraino denbora eta ordu.
5. Zergatik nahi duzu hartu duzun gogo ona