Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/30

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 5. Tentazione gaixto guzien hastea da bihotzaren fermugabetasuna, eta Jainkoa baitako fidanza aphurra. Ezen nola uhinek lema gabeko untzia hortik eta hemendik baitarabill...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:06, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


5. Tentazione gaixto guzien hastea da bihotzaren fermugabetasuna, eta Jainkoa baitako fidanza aphurra.

Ezen nola uhinek lema gabeko untzia hortik eta hemendik baitarabillate, hala gizon epela, eta bere lehen gogo ona largatzen duena hainitz maneraz tentaturik dabilla.

Suak frogatzen du burdina, eta tentazioneak gizon justua.

Hainitzetan eztakigu zer daidigun bainan tentazioneak erakusten du zer garen.

Badarik ere erne egon behar da beregainki tentamendua alxatzen denean, zeren orduan etsaiari garaitzen zaio nihor errazkienik uzten ezpadu nihola ere bihotzeko athetik sartzera, bainan athalasetik kanpora ilkitzen bazaio athea bulkatzen diren bezain laster.

Halakotz erran du norbaitek: Hastetik egizu guardia, berandurik heldu da erremedioa, zahartu denean zauria.

Hala ere lehenbizirik heldu zaio gogoari pensamendu arin bat, gero tinkatzen da haren gainean, handik pizten da atsegina, eta higidura gaixtoa, eta finean gogoak emaiten du konsentimendu osoa.