Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/160

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ofrezitzen baitiogu Jesu Kristo, balio baitu ondasun errezebitzen ditugunak baiño geiago. Argatik deitzen da sakrifizio au graziak ematekoa. “Alaber ofrezitzen drauzut,...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:14, 23 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<74v>

ofrezitzen baitiogu Jesu Kristo, balio baitu ondasun errezebitzen ditugunak baiño geiago. Argatik deitzen da sakrifizio au graziak ematekoa. “Alaber ofrezitzen drauzut, Jauna, sakrifizio au. Onen medios urrikari zakizkidan eta barka drazkidazun neure bekatu guziak, eta aiengatik zor zaitudan zorras paga zaitezen. Onetako ofrezitzen drauskizut Jesu Kristorenak, pausuak mundu onetan zebillenean egin zituenak anbat aldis enoiaturik; aren orazioak, trabajuak eta doloreak, bere pasioan pasatu eta sufritu zituenak oñetan eta eskuetan, enegatik errezebitu zituen zauriak, odol guzia enegatik ixuri zuena, eta heriotzea enegatik pasatu zuena. Oek guziok dirade eneak. Eta, ala, ofratzen drauzkizut. Badakit, Jauna, auniz zor zaitudala, zeren egin baitut bekatu auniz eta andiak. Eta, ala, kondesatzen dut zorra dela andia. Dut damu neure biotzean, neure falta egines, zeren