<71r>
zituen faltak kunplitu eta, ala, guziengatik eman eta guzien partes alabatu. Eta ala zio bere biotzean Jesu Kristok: “Ene Aita eternoa nik ofrezitzen drauzut sakrifizio au guziei egin dizkiotezun eta eginen dizkiotezun ondasun eta mertxedengatik. Eta guzien partes alabatzen zaitut”. Argatik deitzen da sakrifizio au alabanzasko sakrifizioa.
Irurgarren intenzioa gure Jaunak eramo zuena gurutzean ofrezitzera joan zenean, izandu zen guk gure bekatuengatik zor ginduen zor guzias bere aita pagatzeagatik, eta aren medios guziak barka zitzan. Eta ala zio gurutzera zioaienean ofrezitzera bere biotzean: “Ene aita eternoa, nik ofrezitzen drauzkizut neure trabaju guziak, neure odola, baitakizu zenbat balio duen, eta neure bizia, ene amoreakatik barka drazkiotezun bekatariei, beren bekatuak eta aiengatik zor zaituzten zor guzies paga