<32r>
fede eta debozio guti, eta onetan faltatzen duten bezala faltatzen dutela berze kristioak duen obligaziosko asko gauzetan. Aingiru sanduak izanen dirade aitor gaizki egote ones eta atrebimentu ones, zeren mundu onetako erregen aurrean egitera atrebituko ez liratena, atrebitzen baitirade egitera Jesu Kristo zeruko erregeren aurrean.
Berze batzuk egoten dirade, ez orai erran diradenok bezala, baia erran baititeke aiengatik daudela mezan gorputzes den bezanbates, baia biotzes eta pensamentus landan, imajinatzen eta pensatzen dutela mundu onetako gauzetan, aziendan edo onran edo berze onlako gauzetan, ezpaitirade leku artako eta ez denbora artako. San Agustinek dio gizon guziak bere gorputzareki eta biotz guzias eta bere potenzia guzieki bear duela egon elizan ofizioak egiten diradenean aietan pensatzen duela. San Bernardok korura sarzen