<31v>
Zerengatik San Gregoriok dion bezala, mezako misterioak eta ofizioak egiten diradenean irikitzen dirade zeruak eta jaitzitzen dirade aingeruak aldarera. Eta daude erreberenzia eta debozioreki, adoratzen eta alabatzen dutela Jesu Kristo aien eta gure jauna sakramentu sanduan, eta graziak ematen dizkiotela guri egiten dizkigun mertxedes, deseatzen dutela gu ere gauden erreberenzia eta debozioreki Jesu Kristo gure salbazallearen aurrean aiek dauden bezala.
Zierto da, gauza lastima anditakoa, nola egoten baitirade batzuk mezakoan belauriko solamente belaun bates, alde batera eta berzera begiratzen dutela, eta batzutan batak berzeareki minzatzen, ezpallitezke atrebi ala egotera mundu onetako erregen aurrean, ezpaitirade deus Jaungoikoaren aurrean. Zeren baillizate deskortesia andia. Ala egotea da señale onlakoek dutela