Orrialde:Kapanaga.djvu/78

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Komunioen ganean. P: Zer da komuniñoa? R: Jaateko espiritual bat sustenteetan dabena arimea, eta emaiten deutsana sekulako bizitzea. P: Zer emaiten deusku Jaungoikoe...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:41, 12 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<64>


Komunioen ganean.


P: Zer da komuniñoa?

R: Jaateko espiritual bat sustenteetan dabena arimea, eta emaiten deutsana sekulako bizitzea.

P: Zer emaiten deusku Jaungoikoen jateko onetan?

R: Kristo bera, Jaungoiko eta gizona dana legez.

P: Nolan, señalean ala figuraan bakarrik?

R: Ez, jauna, ezpada bere sustanzian, eta bera dana legez.

P: Beraz, eztago sakramentuan ogien eta ardaoen sustanziarik?

R: Ez, azidenteak eurak bexen.

P: Bada, ogien eta ardaoen sustanziagaz zer egin zan?

R: Biortu zan Kristoen gorputz eta odol.

P: Ze poderegaz egiten da au?