Orrialde:Kapanaga.djvu/68
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: estuten gaituzanak, eta pelliburu geiagotan ifinten gaituezanak. '''KAP. IX. Beste mandamentuen ganean.''' P: Zeinzuk dira lege naturalak erakusten deuskuzan mandament...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:01, 11 otsaila 2021
Orri hau berrikusi gabe dago
<54>
estuten gaituzanak, eta pelliburu geiagotan ifinten gaituezanak.
KAP. IX. Beste mandamentuen ganean.
P: Zeinzuk dira lege naturalak erakusten deuskuzan mandamentuak?
R: Gura izaitea neure proximo eta lagunendako neuretako gura dodana, eta ez opaetea gura eztodana.
P: Bago beste mandamenturik, esan doguzaneen ganean, jakin bear doguanik?
R: Bai: ofizioetakoak eta beste bizitza modutakoak.
P: Eta oneek nok dauko obligaziño jakiteko?
R: Bakotxak bere ofizioagaz batera.
P: Eta eskusadu ezin leite jakin ezagaiti?
R: Ez bere ofizioko gauza komunetan.
P: Zein gauzatzuk lagunetan