Orri hau berrikusi gabe dago
<II 112>
G. Jesüs-Kristen Aitzindari hitz honek zer dio?
I. Popüliaren adelazalia, haren onsa hartzeko, zoin erhiaz ere erakutsi baitü Zioala Hori düziela.
G. Erran horren merexia zer da?
I. Erakustia, Jesüs-Krist heltü zela; aldiz patriarka eta profetek ezpaitzien hura ikhusi hürrün danik baizik.
G. Honen batheiiak zer zeñharatzen zian?
I. Jesüs-Kristek eman behar zian batheiü hobia zeñharatzen zian, eta hari bidiak adelatzen zeritzon, penitenziala jenten aholkatziaz.
G. Honen sortziak zer dü bereberik?
I. Grazian sorthü baita.
G. Nola?
I. Zeren santifikatü izan baitzen, bere ama Santa Elisabeten sabelian zela, Jesüs-Kristen bere aitzinian ükheitiaz, eta Birjina saintaren minzoala.
G. Honen sortzian zoin mirakülü handiena agertü zen?