Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/278

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Elisabetek sabelian zadükan haurra, boztarioz jauzkatü zen, eta Marian zen Jesüsa adoratü. G. Santa Elisabetek Mariari zer erran zerion? I. Birjina saintari oihüz e...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:47, 3 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 101>

Elisabetek sabelian zadükan haurra, boztarioz jauzkatü zen, eta Marian zen Jesüsa adoratü.

G. Santa Elisabetek Mariari zer erran zerion?

I. Birjina saintari oihüz erran zerion: emazte ororen artian onsa dohatsü zira, eta benedikatü düzü zure sabeleko frütia.

G. Eta Mariak; zoñi hain ohore handiak egiten baitzeritzen?

I. Honek erran zian Mañifikat kantore sakratia.

G. Hitz gütitan zer dadüka kantore miragarri honek?

I. Mariak Jinkoa hontan gloriaz bethatzen dü, eta bere büria ezdeusen edükiten.

G. Zergatik egün oroz kantore haur erraiten dügü Elizan?

I. Espiritü Saintiak egün bihotzetara isuri zian alageranzia saintiaren orhitzarretan.

G. Nola adelatürik erran behar da kantore saintü haur?