<II 71>
G. Pentekoste hitz honek zer erran nahi dü?
I. Dio Bazkorik berrogei eta hamargarren egüna, zoin besta jüdiek ere hanitz ohoratzen baitzien.
G. Espiritü Saintia beraz noiz jaitsi zen?
I. Bazkorik berrogei eta hamargarren egünian, igante batez goizanko bederatzü orenen üngürünian.
G. Jaiste hura nola egin zen?
I. Herots handi Zelütik jiten zenbat enzün zien bat batetan, aike borthitz batena bezala, zoñek bethe baitzian, diszipüliak bildürik zaudian, etxe güzia.
G. Zer heltü zen gero?
I. Süzko mihi eli bat bezala agertzen ikhusi zütien, zoin berhezi baitziren, eta hetarik bat bederatan gañen baratü.
G. Jüdiek zer egin zien?
I. Jüdiek, zoin mündüko eretze orotarik bildürik baitzaudian Pentekosteren ohoratzeko, Zelütik jiten enzün zien azanziala laster egin zien.
G. Zer ediren zien?