<II 5>
elizan lehen lo eraziten baitütie, eziz iratzartzen misterio barnen hartzeko. Arren Jondane Paulek Korintako popüliari zioan bezala, Lac vobis potum dedi, non escam, ezne edatera emaiten deriziet, eta ez jate borthitz bat. Ziek ere ene Aurhidiak zien ardier egia gorak goza erazi itzetzie eztiki, labür eta ardüra, hoien ikhastera elizala jin eraziz.
Ardüra ere adin orotakoer gomenda izezie, katexima haur onsa eta üsü irakurt dezen; eta zihaureiek sogiozie besta saintietan gañen eginen dütüzien Predikü goren irazkiari bezala.
Azkenekoz zien ardier Zelüko bidia har erazi nahi baderiezie, eta honen aitzinatzia, eztizeziela behinkoaz sobera gaiza erran, bena bai zonbait ordüz ber egiak berriz erran; hala hobeki enzüler sar dakitzen gogoetara; orano hurak ützül hanitz aldetara. Oraiko elizako artzain perestü eta jakinsienek egiten eta erakasten,