Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/153

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: G. Zonbat Jinko da? I. Ezta bat baizik. G. Zonbat Persona dira Jinkoatan? I. Hirur; zoin baitira Aita, Semia, eta Espiritü Saintia. G. Hirur Personetarik zoin Gizon...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:54, 14 abendua 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 152>


G. Zonbat Jinko da?

I. Ezta bat baizik.

G. Zonbat Persona dira Jinkoatan?

I. Hirur; zoin baitira Aita, Semia, eta Espiritü Saintia.

G. Hirur Personetarik zoin Gizon egin da?

I. Jinko semia bera.

G. Nun Gizon egin da?

I. Maria Birjina Saintaren Sabelian, eta sorthü Betleemen barrüki batetan egüberri bezpera gai minian.

G. Nola deithü da gizontüz geroz?

I. Jesüs-Krist.

G. Zergatik Gizon egin da?

I. Jente güzien arrerosi eta salbatü nahiz.

G. Nola arrerosi dütü?

I. Kürütxian hilziaz, eta Bazkoz arrapiztü da; Salbatorez Paradüsiala igan; Pentekostez igorri Espiritü Saintia Eliza Saintagana: eta Zelütik jaitsiren da mündiaren ürhenziari jente ororen jüjatzera.

G. Zer da Althareko Sakramentü Saintian?