Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/149

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: I. Hamabost, Jesüs-Kristen, eta Ama Birjinaren bizitzen gañen; zoñen ohoretan erran behar baita: hetarik bost dira alageranziazkoak; beste bost dolorosak; eta beste bos...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:45, 14 abendua 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 148>

I. Hamabost, Jesüs-Kristen, eta Ama Birjinaren bizitzen gañen; zoñen ohoretan erran behar baita: hetarik bost dira alageranziazkoak; beste bost dolorosak; eta beste bost gloriosak.

G. Erratzü alageranziazkoak?

I. 1. Aingüriaren Salütazionia, 2. Santa Elisabeten ikhustia, 3. Jesüs-Kristen sortzia, 4. elizala haren lehen eroaitia, eta Jesüs haurraren doktoreki dispüta.

G. Erratzü dolorosak?

I. 1. Olibetako baratzian Presoner hartzia, 2. Pilataren etxen azotatzia, 3. elhorriz khoroatzia, 4. Kalbarioko mendiala kürütxiaren eramaitia, 5. hartan itzatürik gure Salbazaliaren hilzia.

G. Erratzü gloriosoak?

I. 1. Jesüs-Kristen piztia, 2. Zelialat igaitia, 3. Espiritü Saintiaren jaistia, 4. Andre dana Mariaren Paradüsialat korpitz eta arimatan Jesüs bere semiaren indarraz igaitia, 5. Haren khoroatzia, aingürü eta saintü orotan gañen izateko.