Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/145

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: den xirioak zer erran nahi dü? I. Jesüs hiletarik piztürik üdüri eraziten derikü; hartakoz harritik elkiten den sü berritik pizten da, hobitik Jesüs elkhi zen bez...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:42, 14 abendua 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 144>

den xirioak zer erran nahi dü?

I. Jesüs hiletarik piztürik üdüri eraziten derikü; hartakoz harritik elkiten den sü berritik pizten da, hobitik Jesüs elkhi zen bezala: honen ezkoak haren gizatarzün saintia zeñharatzen dü, zoin elkhi baita Ama Birjinaren sabeletik, ezko xahia erletik bezala; honen garrak zeñharatzen dü haren Jinkotarzüna; hariak haren bi natüralezen algarganatzia: Bost intxensü bihiek zeñharatzen dütie Jesüs-Kristen bost zauriak, eta haien ürrin honstatzeko ünkhüntiak.

G. Zergatik Ebanjelioa erraiten deno Bazkorik Salbatore artio, haren althian pizten da xirioa?

I. Guri erakusteko, Jesüs-Krist piztü ondoan, bere apostolier agertü zela, eta fedezko misterioak erakatsi berrogei egünez.

G. Zergatik xirioa Pentekoste bezperan, batheiüko benedikatzen den hurian sartzen da?

I. Guri Espiritü Saintiaren, üdüri baten