Orri hau berrikusi gabe dago
<1 143>
gure obrak egin bidian eta karitatian Jesüsen merexiez pitz ditian; eta gure hirur etsaiak deebria, aragia, mündia garhaitürik, haren glorian sar gitian.
18. igantian
G. Zergatik aste saintüko astizken, ostegün, ostiraletako ofizioan erhaiten dira khanderak?
I. Guri zeñharatzeko edo profeten hilzia, edo Moisaren zeremoniazko legiaren ürhenzia, edo Jüdien ütsüeria Jesüs-Kristen hil erazitiaz.
G. Zergatik khandera hoietarik gorena piztürik gordatzen da ordian althare xokoan, eta herots bat egiten?
I. Zeñharatzeko, ekhia ülhüntü zela, gure Salbazalia hil zenian; lürra ikharatü; elementiek eta natüra güziak dolü hartü, bere Kreazalia hilzen ikhusirik.
G. Neskenegün saintian benedikatzen