Orri hau berrikusi gabe dago
<1 29>
zerbütxatzeko, eta halaz Paradüsiaren irabazteko.
G. Zer da Jinkoa?
I. Zeliaren, eta lürraren Kreazalia, eta gaiza ororen Jaun gehiena.
G. Badia Jinkoak korpitz bat eta arima bat?
I. Ez: Jinkoa da espiritü xahü, bethiereko, hatsarre eta ürhenze gabe bat; oro dakitzana, oro ahal ditzakiana, eta ezdeusetik gaiza ororen egilia.
G. Jinkoa korpitzeko begiez ikhus ahal dirogia?
I. Ez: zeren espiritü baita; gure arima ere espiritual delakoz, aizia, azanza, botza korporal direlarik, eztitake ikhus.
G. Jinkoak eztianaz geroz korpitzik, nolaz korpitz eli baten itxuran erakusten zaikü?
I. Zeren espiritü bat ezpaitaite erakuts, eta hala gure begiez, bihotzen Jinkoagana altxatzeko.
G. Non da Jinkoa?
I. Zelian, Lürrian, Ifernian, eta beste