Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/311

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: athean eta kanpoan. Beraz, paira beza zuhurrak erhoa, argiak itsua, eta kolerarik eztuenak koleran dagoena. Haur da erremedio ona, etsaiari barkhatzeko eta pairatzeko, har...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:37, 14 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<311>

athean eta kanpoan. Beraz, paira beza zuhurrak erhoa, argiak itsua, eta kolerarik eztuenak koleran dagoena. Haur da erremedio ona, etsaiari barkhatzeko eta pairatzeko, haren egin-erranez konturik ez egiteko: nola eta zer moldez dagoen, koleran dagoenean, konsideratzea.


Koleraren iraungitzeko seigarren erremedioa: ez bilhatzea zer dioten gutzaz jendek


Kap. XXVI


207 Bere soseguan egoiteko, asaldatu gabe eta haserretu gabe bizitzeko, ezta bide gaixtoa, gutzaz jendek zer erraiten duten ez bilhatzea, eta ez galdegitea. Hala erraiten du Senekak: Non expedit omnia videre, omnia audire; multae iniuriae nos transeant, ex quibus plerasque non accipit qui nescit (Senec. lib. 3 De ira, cap. 11). Ezta konpli, ezta on, gauza guztien jakitea, ikhustea, eta ez enzutea: iragan bedi anhitz gauza guk jakin gaberik, zeren eztakienak eztu damurik hartzen.

Nahi baduzu sosegu onean eta haserretu gabe egon, ez sobera galde, ez sobera bilha. Bila dabilanak edirenen du, eta batean ezpada bertzean, bere burua egitekotan ibeniko du. Ezta on barrendari izaitea, ezta on