<310>
derautzan kaltez, zuri egiten derauzkitzunez baino.
Haur batek, edo sukharrarekin nahasirik dagoen batek, edozein gauza erranagatik, etzara batere asaldatzen, eta ez zeure sosegutik kantitzen. Zeren baitakizu ezen hek eztakitela zer mintzo diren, eta ez zer hari diren. Hala bada, koleran dagoenak ere eztaki zer mintzo den, eta ez zer hari den. Eta halatan, halakoagatik eta halakoakgatik egin zioen othoitz gure salbatzaileak bere aitari, erraiten zioela: Pater, ignosce illis, quia nesciunt quid faciunt (Luc. 23). "Aita, barkha iazezu: eztakite zer hari diren". Zeren koleran baitaude. Cogita quod non est in se, qui vituperat, sed insanit; et non moleste feres contumelias ipsius, dio San Krisostomok (Chrysost. Hom. 79, tom. 2). Pensa ezazu eztagoela bere baithan gaizki erraiten hari dena, baina adimendutik kanpoan dela, eta baldin hala pensatzen baduzu, erraxki pairatukoituzu egiten derauzkitzun bidegabeak. Presuna haserretuak eztu bere burua ezagutzen, eta ez nehor ikhusten, itsu da. Eta itsuak inkontru joitea eta iragaitean aurizkitzea, ezta miretsteko, etzara hargatik haserretu behar; eta haserretzekotz ere, zeure buruaren kontra haserretu behar zara, eta ez itsuaren kontra, eta ez koleran dagoenaren ere. Zeren zu baitzara argi, eta hura itsu; zu zuhur, eta hura erho; zu zeure tentuan eta zentzuan, eta hura handik