Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/287

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: haserretasunean ere. Ikhusiko duzu komunzki gauza xarrakgatik, okhasino ttipiakgatik, jendeak haserretzen direla, eta bai heriotzeak ere egiten eta gerthatzen. Zeren haser...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:33, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


haserretasunean ere. Ikhusiko duzu komunzki gauza xarrakgatik, okhasino ttipiakgatik, jendeak haserretzen direla, eta bai heriotzeak ere egiten eta gerthatzen. Zeren haserretzea eztago, ez, hanbat egitekoaren balioan, nola presunaren kondizinoan. Batak antsiarik eztuenaz, bertzea jauzten eta enkoniatzen da.

192 Antioko sofista deitzen zen hark, bere kondizinoa ezaguturik, etzuen behin ere konpainiatan ibili nahi, eta ez, hartako bazen ere, herriko kargutan ere sarthu nahi [1]. Gizon gaizkin bat bezala, izi zen, beldur zen, ihizia bezala, basatua eta ihes egina zebilan. Eta galdegin zeraukatenean ea zeren zen beldur edo zergatik ihes egiten zuen, ihardetsi zuen: "Egiten dut ihes, zeren ezagutzen baitut neure kondizinoa, ez naizela jendarteko gai, eztudala okhasinotan sarthuz gero, neure burua neure eskuko; ez naizela neure buruaren jaun, eta ez jabe; berehala linburtzen eta kilikatzen naizela, errea naizela, jauzkor naizela; den okhasinorik ttipiena, aierurik gutiena gorrotatzeko eta muthurtua jartzeko asko dudala".

"Ez naduka, ez, bertzeren beldurrak ihes egina, neure beldurrak, neure buruaz fida izan gabeak naduka, hark karguak eta konpainiak ere utz arazitzen derauzkit". Hunela

  1. (Theatrum humanae vitae, fol. 93)