Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/286
<286>
eritasuna, bilhatu dute, eta eman anhitz abisu eta erremedio, arimako eritasun hunen sendatzeko, kolerak pitzten duen suaren hiltzeko, eta bai pitztetik eta iratxekitzetik ere begiratzeko.
Lehenbiziko erremedioa da, batbederak bere buruaren eta kondizionearen ezagutzea: bere buruarekin gogoeta egitea, ea haserrekor denz, hiros denz, jauzkor denz. Eta baldin hala bada, perilos bada, kilikabera bada, pairu gutitako bada, ihes egin eta begira, diferentziarik ahal datekeien okhasino guztietarik, presentatzen diren periletarik, jendartera sobera ilkitzetik, eta bai egitekotan eta kargutan ere sartzetik.
Batzuei den okhasinorik ttipienean, sua lotzen zaie: zeren sukhoi baitira, ihar baitira. Pontu hunen gainean ederki erraiten du Senekak: Non interest hic affectus, ex quam magna causa nascatur, sed in qualem perveniat animum. Sicut ignis non reffert quam magnus, sed quo incidat; nam, etiam maximum, solida non receperunt, rursum arida et corripi facilia, scintillam quoque fovent usque in incendium (Senec. Ep. 18). Egur hezeari eta junt denari, su handiak ere nekez eragiten dio, baina iharrari eta arroari, inhar batek ere iratxekitzen dio. Zeren hartako egina eta prestatua edireiten baitu. Hala da, bada, koleran eta