Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/285

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: okhasinoaz probetxatzen da. Bada, baldin kolerak eta mendekatzeko desira desordenatuak, arrazoinaz kanpokoak, hanbat kalte egiten badu: hala nehor itsutzen, zoratzen, lil...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:31, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<285>

okhasinoaz probetxatzen da.

Bada, baldin kolerak eta mendekatzeko desira desordenatuak, arrazoinaz kanpokoak, hanbat kalte egiten badu: hala nehor itsutzen, zoratzen, liluratzen eta adimendutik erauzten badu, eta deabruak ere orduan, koleratuen artean denean, bere jokoak jokatzen baditu, eduki behar zaika kolerari begia,egin behar zaika guardia; bilhatu behar zaika sendagarria, egin behar da laster midiku-midizinetara, ahal diratekeien erremedioetara. Eta noiz? Lehen baino lehen, geroko luzatu gabe. Zeren suaren pare da kolera, eta badakizu, sua ttipi deino dela erraxenik iraungitzeko eta hiltzeko.


Koleraren iraungitzeko lehenbiziko erremedioa da batbederak, bere kondizino haserrekorra ezaguturik, hari begiaren edukitzea


Kap. XXI


191 Nola gorputzeko medikuek, anhitz midizina eta erremedio bilhatu baitute, eta ediren, gorputzeko eritasunen sendatzeko: hala arimako midikuek ere, zer den kolera, eta koleraren ondorea dakitenek, zein baita arimako