<284>
oldartzeko, eta arranzaleak ur uherra arrainaren atzemaiteko: hala deabruak ere, ohoin finak, otso goseak eta arrantzale jakinsunak bezala, bilhatzeintu eta bere gaixtakerien egiteko zelataturik edukitzeintu, koleraren, haserreduraren eta diferentzien ilhunbeak, tormentak, uherdurak eta okhasinoak.
Presuna haserretuen artean bere gogara da deabrua, han edireiten da ongi demonio gaixtoa, han bide batez egiteintu bi mandatu. Zeren haserretzailea eta haserretua, biak atzemaiten baititu.
190 Eta haur ezta mieretsteko. Zeren ezta bekhaturik, koleran itsutua dagoen batek eztaidikeienik. Eta hala ezta zuhurtzia, halakoak eta halakoek dihardukatenean, heken artean ibiltzea, eta partitzera enseiatzea eta sartzea. Guztiz ere baldin dihardukaten hetan hordirik edo zure etsairik baldin bada. Orduan urruititik hurbil, utztezu, beude, bihardukate, biz heken gainean ethorriko den okhasinoa eta kaltea. Zeren bertzela peril izanen da zure gainera ethor dadin. Hordiak eztaki zer hari den, eta etsaiak ere alea hark bertzeri eman nahi, zuri emanen deratzu. Beraz, ez halakoen artean, ingurunera ongi behatu gabe eta zeure buruaren begiratzeaz kontu eduki gabe, sar eta ez enplega. Zeren kolera itsu da, hordi da, eta etsaia ere