Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/283

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Diferentziatan ibiltzeko? Hitz gaixtorik erraiteko? Kolperik emaiteko? Fin gaitz dagitela hunelako egitekoek, ni hunela egitekotan ibeni nautenek. Baldin ez nagoenean bane...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:29, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<283>

Diferentziatan ibiltzeko? Hitz gaixtorik erraiteko? Kolperik emaiteko? Fin gaitz dagitela hunelako egitekoek, ni hunela egitekotan ibeni nautenek. Baldin ez nagoenean banengo, begira bide nindeke, berriz hunela itsutzetik, erhotzetik, minzatzetik, eta egin naizen bezala jauztetik eta koleratzetik". Hunela minzatzen da hotztu denean; hunela bere buruaz arrenkuratzen da, haserredura ematu denean.

Haur da koleraren ondorea, ihardukitzearen fruitua: arimaren galtzea, gorputzaren desegitea, eta tristura handi baten azpian damuztaturik ibentzea eta utztea.

189 Gizon koleratua, sukharra duenaren polsua bezala da, kexo da, eztu sosegurik. Halaber, gau ilhuna bezala da. Zeren nola gau ilhunean dabilanak ezpaitu ezagutzen zerk zer kolore duen: zein den berde, eta zein more; hala gizon koleratuak ere eztu ezagutzen noiz mintzo den ongi, eta noiz gaizki: noiz dohan artez, eta noiz makhur. Nahasia, itsutua, haztamuka dabila; ilhunbean dohana bezala, urrats guztiaz behaztopatzen da, errebelatzen da.

Halatan deabruak ere orduan egiteintu bere kolpeak, orduan bethatzeintu bere zakuak. Zeren nola ohoinak desiratzen baitu gau ilhuna eta haizetsua ebasteko, otsoak denbora gaitza, uritsua eta igorziritsua, artaldeari