Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/331

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: den, baina bere azken finean, batbederari den hitzik ttipiena ere bihotzean barrena sarthu behar litzaikaion denboran. Bigarren arrazoina zergatik behar diogun geure et...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:25, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<331>

den, baina bere azken finean, batbederari den hitzik ttipiena ere bihotzean barrena sarthu behar litzaikaion denboran.


Bigarren arrazoina zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu, da zeren mendekatzea beretzat begiratzen baitu Jainkoak


Kap. XXIX


220 Nehork bidegabe bat egiten deratzunean, eztu nahi Jainkoak zuk ordainik bihur diazozun: berak hartzen du bere gainera mendekatzea eta justizia egitea. Mea est ultio, et ego retribuam eis in tempore (Deut. 32; Roma. 12). Etsaiak gaizki bat egiten deratzunean, zuri baino gehiago egiten dio Jainkoari, zeren hartan haren manua hausten baitu. Ordea, eztu hargatik Jainkoak berehala gaztigatzen, igurikitzen dio, eta igurikiagatik eztu desohorerik. Beraz, eztuzu zuk ere desohorerik izanen, bertze munduraino igurikitzeaz, hareraino ez mendekatzeaz. Baldin orai pazientzia baduzu, Jainkoari berari berak dagiela utzten badiozu, zaren segur, berak berari egin zaikan bidegabea, eta zuri ere egin deratzutena, kolpe batez, eskas gabe eta merezi bezala gaztigatuko dituela, eta behar den deskargua etsaiari eraginen deraukala.