<332>
Zerori zeure eskuz mendekatu nahi bazara, penatu behar zara, eta anhitzetan ere deus ezin eginez gelditu behar zara. Zeren benturaz etsaia izanen baita zu baino indartsuago eta botheretsuago. Eta Liviok dioen bezala: Vana sine viribus ira (Livius dec. 1, lib. 1). Indar gabeko kolera, haserrea eta mendekatzeko desira, parrik ezin iragan dezakeienarena, bano da, alfer eta guti balio. Eta erraiten du Senekak ere: Ergo ab ira abstinendum est, sive par est qui lacessendus est, sive superior, sive inferior. Nam cum pari contendere anceps, cum superiori furiosum, et cum inferiori sordidum (Senec. lib. 2 De ira, cap. 34). Nola nahi den dela, begiratu behar da ihardukitzetik eta etsaiaren akometatzetik, nahiz dela etsai hura zure berdin, nahiz handiago eta nahiz ttipiago. Zeren berdinarekin ihardukitzea dudos da eta perilos, handiagoarekin erhokeria, eta ttipiagoarekin itsusi eta desohore. Eta guztiarekin ere, haur hunela delarik eta dela dakizularik ere, iharduki nahiz zabiltza, desira gaixtoz bethea zaude, eztiozu etsaiari barkhatu nahi. Eta hartan zeure burua galtzen duzu. Zeren hartan zeure buruari, etsaiari baino kalte gehiago egiten baitiozu. Hala emaiten du aditzera errege Dabitek, erraiten duenean: Circundederunt me sicut apes (Psalm. 117).
"Inguratu nenduten etsaiek, erlek bezala". Erleak nehor autsikitzen duenean, autsikitzenago du bere burua. Zeren bere eztena eta bizia han utzten baititu. Hala gerthatzen