<337>
bekhatuakgatik? Ez sainduk, ez aingiruk, eta ez are Miserikordiaren Amak ere. Zeren Jondone Jakuek dioen bezala: Iudicium sine misericordia, illi qui non facit misericordiam (Iacob. 2). Miserikordia gabeko justizia egin behar zaika miserikordiarik egiten eztuenari. Etzaika barkhatu behar, barkhatu nahi eztuenari. Eta halakoak eztu berak ere nahi barkha diazoten. Zeren, Pater noster erraiten duen guztian, egiten dio Jainkoari othoitz, erraiten duela:
Dimitte nobis debita nostra, sicut et nos dimittimus debitoribus nostris (Matth. 6). "Jauna, barkha iatzagutzu geure zorrak, guk guregana zordun direnei barkhatzen derauztegun bezala". Erran nahi du: "Jainko Jauna, barkha iatzagutzu zure alderakotzat egiten ditugun faltak eta bekhatuak, guk geure etsaiei gure alderakotzat egiten dituzten hutsak eta gaizkiak barkhatzen derauztegun bezala". Eta, alabaina, ezterauztetzu zuk barkhatu nahi zeure etsaiei egiten derauzkitzutenak; beraz, eztuzu nahi barkha diatzatzun zuri ere zeure Jainkoak egiten derautzatzunak. Zeren, nola egiten baituzu zuk zeure etsaiarekin, hala egiten diozu Jainkoari othoitz, dagiela zurekin.
Falta bat nehork egiten deratzunean, erraiten duzu duzun bothere guztiaz: "Nik haur hari barkha? Lehen bizia gal nezake". Eta