Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/338

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eztuzu konsideratzen, eta ez pensatzen, zuk Jainkoari falta handiagoak eginagatik, nahi duzula, guztiarekin ere, hark zuri guztiak barkha diatzatzun. 225 Konsidera eza...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:17, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<338>

eztuzu konsideratzen, eta ez pensatzen, zuk Jainkoari falta handiagoak eginagatik, nahi duzula, guztiarekin ere, hark zuri guztiak barkha diatzatzun.

225 Konsidera ezazu, bada, zuk zeure etsaiari barkhatu nahi ezteraukazuna, barkhatu zerauela Jainkoak bizia edeki zeraukaten etsaiei eta, are gehiago, egin zeraukala bere Aithari hekengatik othoitz, eta oraino zeure etsaiek ezteratzutela zuri halako minik eta ximikorik egin. Konsidera ezazu, halaber, zer erraiten duen Spiritu Sainduak: Memento novissimorum, et desine inimicari (Eccles. 28). Orhoit zaitezi zeure azken fineko egitekoez, heriotzeko pontuaz, arimaren ilkitzeko denbora perilos hartzaz eta orduan eman beharko duzun kontuaz, eta hetzaz orhoiturik, utzkitzu etsaigoak. Orhoit zaitezi nola nahiko duzun zuk orduan, azken oren hartan, egin dezan Jainkoak zurekin: egizu, bada, zuk ere orai hala zeure etsaiarekin. Zeren haur da Jainkoaren manua; haur da hark nahi duena; haur da bethiere, eta guztiz ere bere azken finean, gomendatu derakuna.

Bihoa, beraz, etsaigoa, aparta bedi egun beretik, geroko luzatu gabe, mendekatzeko desira desordenatua. Zeren halatan izanen gara ezagun eta seinale, Jesu Kristoren eskolan ikhasiak garela, haren diszipuluak garela. Eta biziko gara bihotz ukhaldirik, asaldurik