Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/339

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta ikhararik gabe: bakean dagoen bat, mendekurik gogoan eztuen bat, eta guztiekin adiskide, arronter eta solhasturi den bat bizitzen den bezala. Zenbat kalte egiten du...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:15, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<339>

eta ikhararik gabe: bakean dagoen bat, mendekurik gogoan eztuen bat, eta guztiekin adiskide, arronter eta solhasturi den bat bizitzen den bezala.


Zenbat kalte egiten duen haragiaren bekhatuak. Lehenbizikorik, itsutzen duela adimendua, eta nola behar den hartan sartzetik begiratu, eta sarthuz gero ere, lehen baino lehen ilkitzera enseiatu

Kap. XXXI


226 Baldin bertze bekhatuetan hanbat kalte egiten badu luzamendutan ibiltzeak, erremedioaren geroko utzteak, zer eginen du emaztetako bekhatuan? haragiari hain plazer zaikan plazerean? batbederak naturalki desiratzen duenean? eta, baldin erroen egitera utz badadi, atheratzeko eta kanporatzeko hain gaitz denean?

Baina zeren materia haur baita hain handia eta luzea, perilosa eta linburkorra, ditzagun lehenik egiten dituen kalteak, eta emaiten dituen egitekoak konsidera eta konta; eta gero, halaber, eman behar zaitzan purgak eta erremedioak bilha, eman eta ordena. Eta itsas hondargabe hunetan sartzen naizela,