Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/341

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''mulierum'' (Aug. Epist. 206, t. 2). Deabruak anhitz sare badu ere arimen atzemaiteko, eztu batez ere hanbat atrapatzen, nola emazte gaixtoez, eta hek hedatzen eta paratz...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:07, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<341>

mulierum (Aug. Epist. 206, t. 2). Deabruak anhitz sare badu ere arimen atzemaiteko, eztu batez ere hanbat atrapatzen, nola emazte gaixtoez, eta hek hedatzen eta paratzen dituzten artez, sarez, laxioez eta segadez.


§ 1


227 Handiak dira haragiak eta haragiaren amorio desordenatuak egiten dituen kalteak. Eta kalte pinzipalenetarik bat, prinzipalena ezpada ere, da adimenduaren goibeltzea, ilhuntzea eta itsutzea. Presuna amurusak eztakusa, eztaki zer hari den: bere gogo guztia haragian daduka; jatean, edatean, ohean datzanean, hartan pensatzen du; bere solhasak eta ametsak ere, hartzaz egiteintu; eztu nahi bertze gauzaz nehor mintza ere dakion; itsu da, erho da, zenzutik kanpoan da. Halatan, lehenagoko poetek pintatzen zuten Kupido, amurusiaren Jainkoa, haur eta itsu. Itsu, zeren ezpaitu ikhusten. Haur, zeren ezpaitu adimendurik. Eta badio Plutarkok ere gaitz dela amurus izaitea, eta zentzuan egoitea (Plutar. in Aphohthe.).

Halakoa ez desohoreak, ez jenden erraiteak, ez onen gastatzeak, ez fama gaixtoan jartzeak, ez loaren galtzeak, finean, deusek ere