Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/265
<265>
dituen hitz guztietan nehor kontra balekio, eta erran baliazote "etzaitugu sinhesten, ekhartzu zenbait lekhuko", desohore eman bailiazaiote; hala hitz guztiaz juramentu egiten duenak, eta juramentuez bere erranak frogatu nahi dituenak ere, emaiten dio bere buruari desohore. Zeren ikhusirik eztela bera sinhesteko, ekhartzen baititu lekhukoak, zein baitira juramentuak, hekin batean sinhets dezaten amoreakgatik.
Jende prestuek damu hartzen dute heken hitz sinpleari sinheste emaiten etzaikanean, eta juramentu egitera nehork behartzen dituenean. Eta baldin zu hala behartzen bazaituzte, zeurk duzu falta, zerori zara kausa. Hala erraiten du San Krisostomok: Tu horum causa es, qui tam prompte et facile iuras (Chris. Hom. 9 in Acta. apost., tom. 3). Zeren hain prestki eta erraxki egiten baituzu juramentu, halatan hain maiz hartara behartzen zaituzte. Quod si hoc non esset, sed omnibus esset manifestum, quod non iures, crede mihi dicenti, quod vel solo nutu plus crederetur tibi quam iis qui multa iuramenta deierant (Chry. obi. 5). "Munduak balekusa eztuzula batere juramenturik egiten, eta ez gezurrik erraiten, baina bethi egiaz mintzo zarela, eta fama hartan bazeneunde, sinhets nazazu ―dio San Krisostomok―, ezen orduan zure hitz sinpleari eta bakhunari, eta are kheinuari eta aieruari ere sinheste gehiago eman lekidikaiola, anhitz arnegu eta juramentu